XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ostiralero botako ei dute hemendik aurrera
Berandu etorri da ETBkoen udarako erreakzio minimo hau, baina ongi etorria bedi: lagun batzu bildu mahai baten inguruan eta solasaldi lasaian udak tarteka-marteka derrigorrez eskatu ohi dituen fribolitateez mintzatzea, herri bat hartuta horri buruzko erreportaia intranzendenteak baina interesgarriak eskaintzea... horiexek dira osagaiak.
Gainera, aurrekoan bezala hizlari edo solaskide iaio eta sonatuak eramanez gero (Argiñano, Murua...), formulak nekez egin dezake huts, eta estraineko saioan behintzat asmatu egin zuten.
Errezeta polit horri azken ikutua Joseba Agirretxek eman zion, gure ustez bere egikerak izan bait ziren produktoaren egokitasunak borobildu zutenak, Joseba izan da beti gure ustez ETBk pantaila aurrean agertzeko duen pertsona jasangarri bakarrenetakoa, eta
Aurrerantzean ere izango dugu beste aukerarik programa honi buruz berba egiteko.
Seguru gaude.